Ligako 13. jardunaldira arte itxaron behar izan dute zaleek bi talde horiek zein baino zein gehiago ikusteko. Egia esateko, bietako inor ez dabil ligan ikusgarri, baina eskoriatzarrak dagoeneko seigarren daude sailkapenean, azken bost partiduetatik lau irabazita –joan den astean 3-6 galdu zuten hirugarren dagoen Muskizen kontra–.
Aretxabaleta, berriz, iritsi berria da kategoria horretara, eta ligako lehenengo hilabete eta erdian ondo igarri zuten hori –hiru porrot eta bi berdinketa– baina badirudi poliki-poliki neurria hartu diotela kategoriari, eta bolada ederrean dira, azken hiru partiduak irabazi egin dituzte-eta. Hala, bi taldeen artean bi puntuko aldea baino ez dago.