'Demasa kantuan' kantu bira gaur, Kilometroak 2016en eskutik

Eneko Azkarate 2015ko abe. 30a, 11:27

Bergararrak kantuan aterako dira kalera gaur, abenduaren 30ean, Kilometroak 2016ren ekimenez. Herriko hainbat talde gonbidatu dituzte, baina bergarar guztiendako zabalik da.

Demasa kantuan izena jarri diote ekimenari. Musikariekin lagunduta, euskal kanta tradizionalak eta baita berriagoak ere kantatuko dira kalean.

"Kilometroak datorren urtean da Bergaran, baina dagoeneko lanean hasi gara eta urte amaitzear dela, herrira zabaldu nahi dugu jaia, horregatik antolatu dugu kantu jira hau urtearen hondarrean" dio Ekaitz Aranberri Kilometroak 2016ko koordinatzaileak. Kaleak alaitu eta Kilometroak herriratzea da helburua, honenbestez.

Abenduaren 30ean, eguaztena, 19:00etatik 20:00etara bitartean egingo da kantu bira. San Martin plazan, Irala kalean eta Simon Arrieta plazan.

'Gure zozketa': 60.000 euro irabazteko aukera

60.000 euro zozkatuko ditu Kilometroak 2016k urriaren 2an, Kilometroak festa egunean. Txartelak dagoeneko salgai daude 5 euroren truke. Aranzadi Ikastolan, Bergaran antolatuko diren hainbat ekitalditan eta herririk herriko jai, feria eta halakoetan eskuratu ahal izango dira, Kilometroak 2016ko arropak bezala.

Izan ere, abenduko azken egun hauetan kalean ere kalean salduko dituzte Kilometroetako kamiseta, kirol jertse, praka edota haizeren kontrako txamarrak.

Bergarako denda Gabonetan goiz eta arratsalde zabalik

Astelehenetik, abenduaren 21etik, aurrera eta Errege egunera arte, Bergarako Kilometroak 2016ko denda goizez eta arratsaldez zabalik izango da. Ordutegia honakoa izango da, honenbestez, Gabonetako jai egunetan: 10:00-13:00 eta 17:00-20:00. Jai egunen ostean, urtarrilaren 7tik aurrera, ohiko ordutegian irekiko dute eta astean barrena arratsaldez bakarrik egongo da zabalik.

Bestalde, gaur, eguaztena, abenduaren 30ean, Ordizian gaude.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak