Txertubi taldearekin egingo dute Herrixa Dantzan ekimeneko Gabonetako dantzaldia

Larraitz Zeberio Lekuona 2015ko abe. 21a, 09:00
Txertubi taldea. (Iturria: Txertubi)

Espaloia kafe antzokian egin dute hitzordua, hilaren 27rako, domeka, 19:00etan.

Dantza eta musika tradizionalekin osatutako emanaldia iragarri dute Herrixa Dantzan ekimenetik: "Entzuteko goxoa, baina batez ere elkarrekin dantzan gozatzeko", adierazi dute.

Txertubi taldearen zuzeneko musikarekin dantzan egiteko aukera izango da Gabonetako dantzaldian. Hala, Arkaitz Miner (arrabita, perkusioa, ahotsa), Txus Aranburu (soinua, perkusioa, ahotsa)  eta Amaiur Cajaraville (kontrabajua, ahotsa) Elgetako Espaloia kafe antzokian izango dira.

Dantza gidaria Patxi Montero izango da.

Sarrera irekia eta parte hartze librea izango du Gabonetako dantzaldiak, Elgetako Udalaren babesarekin.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak