Atletak eta txakurrak batera, Gorlako III. Txapelketan

Xabier Urtzelai 2015ko abe. 11a, 10:09

Gorlako III. Mushing Txapelketaren hirugarren edizioa egingo dute domekan Bergaran, eta atletek hainbat modalitate izango dituzte aukeran: txakurren laguntzaz patinekin lehiatzea, bizikletekin lehiatzea, ala txakurren ondoan korrika egitea (txakurkrosa).  

10:00etan hasiko da ikuskizuna, patinekin, eta 5,1 kilometrotako zirkuitua osatu beharko dute. Jarraian irtengo dira bikeyoring modalitatekoak, distantzia berdina osatzeko, eta 11:30ean egingo dute txakur-krosa, 7,4 kilometroko zirkuituan: "Txakurkrosean ez dira denak batera irtengo. Bosnaka emango dugu irteera, bestela, hasierako metroetan arazoak sor daitezke; halakoetan, txakur denak batera irteten badira estresatu egiten dira, eta erraza da euren artean trabatzea. Atleta bakoitzak denbora neurtzeko txip bat eramango du, horregatik erabaki dugu irteera talde txikietan egitea", azaldu du antolatzaile lanetan dabilen Maribi Berraondok.

Pol-Pol taldeko ordezkariak

Txapelketa antolatzen jarduteaz batera, taldeko hainbat ordezkari lehian ibiliko dira domekan: Fernando Cobosek eta Iñigo Etxanizek txakur-krosean hartuko dute parte, eta Imanol Cid-ek bikeyoring-ean: "Horrekin batera, sari banaketa egin aurretik gaztetxoendako zirkuitu txiki bat ere jarriko dugu, kirol honetara gerturatzen joan daitezen".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak