Argizaiola sariekin, atzera begiratuko du Azokak oraingoan: Gerediaga elkartekoek, Azokaren sortzaileek, jasoko dute-eta, saria, abenduaren 5ean, zapatua, San Agustin Kulturgunean (20:00) egingo duten ekitaldian.
250 kultur ekitaldi baino gehiago
Azokara hurbiltzen direnek askotariko ekitaldiekin gozatzeko aukera izango dute: kontzertuak; mahai-inguruak; filmen emanaldiak; tailerrak eta bestelako ikuskizunak.
Debagoiendarrak izango dira horietako hainbatetan protagonista. Emun Aholkulariak, Jon Sarasuak, Emakume Txokoak (Goiena Komunikazio taldearekin elkarlanean) eta Intxorta 1937 Kultur Elkarteak Areto nagusian aurkeztuko dituzte argitaratu berri dituzten lanak. Andoni Urzelaik, Eneko Barberenak eta Gerardo Markuletak, berriz, Ahotsenean. Horiez gainera, beste hainbat debagoiendarrek hartuko dute parte, gune ezberdinetan egingo dituzten hitzaldi eta mahai-inguruetan. Horien artean daude: Fermin Etxegoien; Julen Arexolaleiba, Ruper Ordorika, Pello Zabala, Miren Manias, Oihulari Klown eta Bergarako Laboratorium museoa.
Beste era bateko aurkezpenak gustuko dituztenek, Ahotsenea guneko kontzertuetan eskaintza zabala aurkituko dute. Han ere Debagoieneko ordezkari asko izango da: Arrasateko Arkada Social taldeak zapatuan 17:40ean; Klak!son antzuolarrak, domekan, 17:40ean eta Los Galerna arrasatearrak, astelehenean, 12:20ean.
Zabalagoa da baina Azokan izango den Debagoieneko ordezkaritza; izan ere, askotariko ikus-entzunezkoak erakutsiko dituzte. debagoienarekin lotura duten bi film luze daude, horien artean: Asier Altuna bergararraren Amama (zapatuan, 19:00) eta Euskal Harriaren ABDak (domekan, 16:00). Azken hori, askotariko egileek egin duten 26 film laburrekin sortutako film luzea da eta tartean, Debagoieneko zinegileak ere badira. Aretxabaletako Iker Azkoitiak ere, Semeak film laburra Durangoko zineman erakutsiko du (zapatua, 15:00) eta Goiena Komunikazio Taldeak ere horrela egingo du Jon Salaberri, hiedunen aldeko ekintzaile ahaztua dokumentalarekin (martitzena, 10:30).
249 stand eta 350 nobedade
Iazko kopurua gainditzea lortu du aurten Durangoko Azokak, eta iaz baino lau stand gehiago izango dira. Sei izango dira Debagoienekoak:Intxorta 1937 K.E.; Mauka musikagintza; Badihardugu elkartea; J.K. Irizar; Mondragon Unibertsitatea eta E.F. Arantzazu.
Autobusa doan
Aparkatzeko arazoak ekidin asmotan, doako autobus zerbitzua izango da aurten Iurretako eta Abadiñoko aparkalekuetatik Azokara, 10:00etatik 22:00ra.
Debagoieneko sortzaileen aurtengo nobedadeak
LIBURUAK
Jose Antonio Azpiazu (Oñati) Y los vascos se echaron al mar. Generoa: Saiakera historikoa. Argitaletxea: Ttarttalo.
Fermin Etxegoien (Oñati) Urpekariak. Generoa: Nobela. Argitaletxea: Erein.
Andoni Urzelai (Aretxabaleta) Karanbola toxikoak. Generoa: Nobela. Argitaletxea: Susa.
Eneko Barberena (Arrasate) Periko gazteekin berbetan. Generoa: Saiakera. Argitaletxea: Txalaparta.
Gerardo Markuleta (Oñati) Sumisioa (Michel Houellebecqen Soumission lanaren itzulpena). Generoa: Nobela. Argitaletxea: Meetok.
Gerardo Markuleta (Oñati) Denbora bere lekura. Generoa: Poesia. Argitaletxea: Erein.
Jon Sarasua (Aretxabaleta) Bost truke. Generoa: Saiakera. Argitaletxea: Pamiela.
Itziar Laborda (Bergara) La herida de los diferentes. Generoa: Nobela. Argitaletxea: Ediciones Beta (Elkarren standean).
Diego Martiartu (Arrasate) Berdean hezi (Educar en verde (Heike Freire) lanaren itzulpena). Generoa: Didaktikoa. Argitaletxea: Txatxilipurdi (Hik Hasiren standean salgai).
Arantza Santesteban Komunikazio parekiderantz, kazetarientzako gidaliburua. Generoa: Gidaliburua. Argitaletxea: Arrasateko Emakume Txokoa eta Goiena Komunikazio Taldea.
Emun aholkularitza (Arrasate) Irten hizkuntzaren armairutik. Generoa: Didaktikoa. Argitaletxea: Emun Aholkularitza.
Intxorta (Debagoiena) Educación, memoria e historia de las mujeres vascas. Generoa: Historia liburua. Argitaletxea: Intxorta 1937 K.E.
Maddi Urizar eta Andoni Iñurritegi (Arrasate) Kale-kantoi. Generoa: Haur-jolas sorta. Argitaletxea: Txatxilipurdi (Hik Hasiren standean salgai).
Joseba Arregi (Oñati) Burdin elorri arantzetan... denbora jorratzen. Generoa: Idatzien eta margolanen bilduma. Argitaketxea: Ataramiñe.
DISKOAK
Arkada Social (Arrasate) Sin mirar atrás. Generoa: Punk. Diskoetxea: Mauka Musikagintza.
Juan Carlos Irizar (Oñati) Zu bezalakoak gara. Somos como tú. We are like you. Generoa: Piano. Diskoetxea: J.K. Irizar.
Fiachras (Bergara) Amnesia eta argia. Generoa: Rock. Diskoetxea: Mauka Musikagintza.
Antihumano (Oñati) Antihumano. Generoa: Punk-hardcore (Musikazuzeneanen standean salgai).
Gela berezia (Oñati) Gela berezia Generoa: Post-rock (Musikazuzeneanen standean salgai).
Juan Valls (Oñati) Life holds red ligths on behind. Generoa: Folk (Musikazuzeneanen standean).
Aitor Olea (Bergara) J. M. Usandizagaren organorako lan guztiak. Generoa: Organo. Diskoetxea: Ausart Records.
Mauka (Arrasate) Mauka Vol. 1. Diskoetxeko taldeen bilduma. Generoa: Rock. Diskoetxea: Mauka Musikagintza.