Debagoienak %77ko gaikako bilketa tasa gainditu du eta Greenpeace-ek zoriondu egin du

Goiatz Arana Begiristain 2015ko aza. 19a, 17:44

Datuek Debagoienean kokatzen dute gaikako bilketa maila altuenetakoa; batez besteko datua da hondakinen %77 baino gehiago gaika batzen dela eskualdean. Greenpeace-ek zoriondu egin du Debagoiena, emaitza horrengatik: "63.000 lagunek, euren konpromiso eta inplikazioarekin, Europako birziklatze maila altuenetakoa lortu dute, hondakinen ia %78 gaika batuta", azpimarratu du. Debagoiena Zero Zabor Taldeak bat egin du gobernuz kanpoko erakundetik esandakoekin. 

Urtez urteko datuek erakusten dute, bilakaera positiboa izan dela: 2011n, hondakinen %32 batu zen gaika, Debagoienean; 2012an, %41; 2013an, %55era iritsi zen tasa hori; 2014an, %59ra; eta 2015ean, esandako moduan, %77tik gorakoa izan da. 

Gipuzkoan konparatzera joanez gero ere, Foru Aldundiak esandakoaren arabera, iaz dagoeneko Debagoiena zen lurraldean gehien birziklatzen zuen bigarren eskualdea, Goierriren (Sasieta Mankomunitatearen) ondoren.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak