Eguaztenean hasiko da Goiena Telebista 'Bergara Chef' saioa ematen

Monika Belastegi Aranzabal 2015ko aza. 15a, 14:33

Atzo, zapatua, grabatu zuten azken saioa, final handia, Bergarako Gorla elkartean. Hori horrela, guztia prest dago hilaren 18an, eguaztenean, lehenengo saioa eskaintzeko, 22:00etan.

Hamar bikotek eman dute izena Bergara Chef lehiaketan parte hartzeko eta saio bakoitzean bi bikote izango dira lehian, plater onena nork prestatuko. Lehenengoan arituko dira nor baino nor, Ignacio Etxabarri eta Ibai Kareagak osatutako bikotea eta Dabid Martinezek eta Mikel Martinezek osatutakoa. 

Lehen saio horren ondoren beste lau etorriko dira, guztiak ala guztiak eguaztenetan, 22:00etan. Saiootan puntu gehien lortzen dituzten bi bikoteak iritsiko dira finalera, abenduaren 23an emitituko den finalera, hain zuzen ere. 

Herriko elikagai dendak bultzatzeko 

Herritarrek herriko elikagai dendetan eros dezaten bultzatzeko prestatu dute Bergara Chef lehiaketa Bedelkarrek eta Bergarako Udalak Bergara Bizi ekimenaren baitan, Jaurlaritzaren eta Goienaren laguntzarekin. Esandako mdouan, sukalderako zaletasuna duten hamar bikotek hartu dute parte, eta herrian erositako produktuekin prestatu dituzte esandako menuak, elkarte gastronomiko batean. 

Parte-hartzaileek egokitzen zaien bi platereko menua prestatu behar izan dute bi orduko epean, eta horren aurretik, antolakuntzatik adierazitako herriko dendatan egin behar izan dituzte erosketak.Parte-hartzaileek ordubete izan dute erosketak egiteko, eta erosketa unea zein plateren prestaketa grabatu ditu Goienak ondoren sei saiotan eskaintzeko: bost kanporaketa eta finala.

 

Erlazionatuak

Hasi dira 'Bergara Chef' saioaren grabazioekin

Amaia Txintxurreta Guridi 2015 urr 23 Bergara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak