Kilometroetako hasiera jaialdia Goiena telebistan

Gaur, eguaztena, eskainiko du Goiena Telebistak, 22:00etan, Bergaran egingo den Kilometroak 2016ko irudia, leloa eta arropak erakusteko, joan zen egubakoitzean egin zen jaialdia, osorik. Aranzadi Ikastolako jolastokian antolatu zen ikuskizuna eta bertara 1.000 lagunetik gora batu ziren. Eskalatzaile akrobatak eraikinaren paretan dantzan, musika, bideoak eta beste osatu zuten ikuskizuna. Demasa da Kilometroak 2016k aukeratu duen leloa. Arropa denda zabalik dago Bergarako Bidekurutzeta kalean.

Honako ordutegia du dendak:

  • Astelehenetik eguenera: 17:00-20:00.
  • Egubakoitza: 10:00-13:00 eta 17:00-20:00.
  • Zapatua: 10:00-13:00.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.