Programa hau Gizarte Segurantzaren eta Enplegu Ministerioaren Gazte Bermearen Sistema Nazionalean dago eta Europako Gizarte Funtsak diruz laguntzen du. Horrez gain, Euskal Autonomi Erkidegoan, La Caixaren gizarte ekintzaren laguntza dauka.
Programa horretan parte hartu gura duten gazte debagoiendarrek Gipuzkoako Bazkundera zuzendu behar dira.
Kualifikazio eta Enplegu Programa Integralaren helburua 16 eta 29 urte bitarteko gazteak lanpostu bat izateko aukera bermatzea da, euren gaitzea eta enpresa batean esperientzia praktiko bat izatea bermatzen den bitartean. PICEren berezitasuna da gazte bakoitzaren profilaren arabera hainbat ekintza planteatzen direla eta programan parte hartzen duten enpesek dituzten behar konkretuei erantzuna ematen saiatzen dela.
Praktikak egiteko aukera
Gazteei dagokionez, PICEk bost fasetako ibilbidea planteatzen du. Besteak beste, gazte bakoitzaren lan aukerak handitzen dituen prestakuntza tronkala eta zehatza eskaintzen zaie, lan-merkatuaren beharrak kontuan hartuta. Horrez gain, hiru hilabetean enpresa baten praktikak egin ahal izango dituzte, hileko 426 euroko diru laguntzaren truke. Azkenik, lan munduan sartzeko aukera errazten zaie. Aukera hori ekintzaile bihurtuz egin nahi duenak 1.800 euroko laguntza jasotzen du.
Gazteak kontratatzen dituzten enpresek 1.500 euroko laguntza jasotzen dute, baldin eta kontratua mugagabea bada.
Emakumea eta 24 urtekoa
Gipuzkoako Bazkundeak apirilean jarri zuen martxan PICE, eta 131 gaztek parte hartu dute. Horietatik 119k orientazio fasea egin dute; 33k prestakuntza tronkala amaitu dute; eta 15ek, prestakuntza zehatza. 15 horietatik bost praktikak egiten dabiltza Gipuzkoako enpresatan.
Gipuzkoako Bazkundera doazen gazteen profila honako hau da: gehienak, emakumezkoak (%53); batez besteko adina, 24 urte. Ikasketa maila altua dute: %92k unibertsitate ikasketak edo Lan Heziketako goi mailakoak eegin dituzte.