Debagoieneko Irabazik hondakinei buruzko "amarru-kontsulta" antidemokratikotzat jo du

Jon Berezibar 2015ko aza. 4a, 08:40

Urte amaierarako Bergaran, Aretxabaletan eta Eskoriatzan egingo diren galdeketen atzean "interes elektoralista" eta erraustegia eraikitzeko nahia "ezkutatzen" direla salatu du ezkerreko koalizioak. Herriotako udal gobernuen jarrera antidemokratikotzat jotzen du Irabazik eta partaidetzarako araudi bat prestatu bitartean, galdeketaren datak atzeratzeko eskatu du. 

Bergara, Aretxabaleta eta Eskoriatzan egingo diren galdeketen atzean jeltzaleen eta sozialisten helburu "elektoralistak" daudela salatzen du Debagoieneko Irabazi koalizioak (Arrasate, Bergara, Aretxabaleta eta Eskoriatzako ordezkariek sinatutako oharrean). Hala, kontsulta egingo den herri horietako udal gobernuek "alde bakarrez eta aurrez jakinarazteke" galdeketaren datak Espainiako hauteskundeenekin bat etortzea erabaki izana akusatu die gobernuei, galdeketak "bahitu" dituztela esanez.

Eztabaidari helduz, Irabazik uste du "apropos" ezarri dela "auziaren ardatza" bilketa sisteman eta hori ez dela "funtsezko kuestioa". Horregatik, koalizioak "amarru-kontsulta" deritze galdeketa horiei, hain zuzen, modeloaren aldaketa dutelako helburu, diotenez, eta ez direlako lehenesten birziklapena eta sostengarritasuna, ezpada "epe-ertainerako etekin elektorala" eta "hondakinen negozioari lotutako interesak". 

Gauzak horrela, koalizio ezkertiarrak "egiazko parte-hartze prozesua" abia dadila eskatzen du eta horretarako, lehenik eta behin, Hiritarren Partaidetzarako Araudia prestatzea eskatu dute, herri-galdeketen eta erreferendumen mekanismoak zehazteko. 

Azkenik, Irabazik udal gobernuei eskatzen die "jarrera antidemokratikoak" birpentsatu eta atzera ditzatela kontsulten datak. Hala ere, Irabazik uste du gobernuen erabakiaren "presen" atzean erraustegia egiteko interesak "ezkutatzen" direla.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak