Okupazio-tasa eta langabezia tasa, biak txikitzearen arrazoia da populazio aktiboa txikitu egin dela. Okupazio-tasak, 16-64 urte bitartean biztanle landunen ehunekoak, %64,6tan dirau. %68 gizonentzat, %61,3 emakumeentzat.
Industrian, 1.000 langile gehiago
Industrian mila okupatu garbi gehiago dago; beste sektore guztietan beheraka egin du okupatu kopuruak. Zerbitzuetan 3.100 gutxiago dira okupatuak, lehen sektorean 1.400, eraikuntzan 200.
2015eko hirugarren hiruhilekoan EAEn 861.600 bat familia-etxe zirela zenbatetsi da eta herenek ez zuela pertsona aktiborik. Erdia pasatxoan pertsona aktibo guztiak okupatuta daude, aurreko hiruhilekoan baino 3.200 familia gehiago; pertsona aktibo guztiak langabezian dituztenak 51.000 dira (guztirakoaren %5,9).
Langabeak, hots, lan bila aritu, bilatzeko kudeaketa aktiboak egin eta gainera lanerako prest daudenak, urteko hirugarren hiruhilekoan 152.300 direla zenbatetsi da, 5.400 gutxiago aurreko hiruhilekoan baino. Gizonezko langabeak, 80.300, 7.700 gutxiago. Emakumezkoak, 2.200 gehiago hiruhilekoan, guztira 72.000.
Gazteen langabezia, %32,7
Emakume eta gizon langabe tasa bera dugu; izan ere gizonenak behera egin du 1,1 puntuz eta emakumeenak gora 0,4z. Gazteen langabezia-tasak altuena izaten segitzen du, %32,7; 16-24 urte bitarteko 15.400 gazte aktibo daude langabezian, 2015eko bigarren hiruhilekoan baino ehuneko 1,9 puntu gutxiago.
Langabe-jaitsierarik handiena Gipuzkoan (-2.700) izan da; langabezia-tasa, %12,2. Araban %14,7 ; langabe kopuruan 2.300 pertsona gutxiago, 23.100 guztira. Bizkaian 400 langabe gutxiago dago aurreko hiruhilekoaren aldean; langabezia-tasa %16,2 da.
Europako Batasunean, %9,5eko langabezia-tasa
EUROSTATen arabera (Europako Batasuneko Estatistika Bulegoa), 2015eko abuztuan, 28-EBko langabezia-tasa %9,5 zen, eta Espainiakoa %22,2.
EAEn Gizarte Segurantzara afiliatuta daude 805.800 biztanle. Haien arteko %98,1 okupatuak dira Nazioarteko Lan Erakundearen (NLE) irizpideen arabera; 790.600 lagun.
EAEn 141.600 langabe daudela zenbatesten da, batez beste eta Lanbiden erregistraturik; alegia, Euskal AEn bizi eta inkestaren garaian Lanbiden erregistratuta langabe kategoriaren batean. Haietatik %70 langabeak dira NLEren definizioaren arabera. (99.100 langabe). Lanbiden 141.600 langabe daude erregistratuta batez beste; %83,8.