Iban Altuberen omenezko bosgarren martxa, domekan

Iazko edizioan, txirrindulariak martxa hasi berritan. | goiena

Domekan egingo dute, Iban Altuberen lagunarteak antolatuta, Oñatiko mendi bizikleta martxa. Eguna urtero moduan hasiko dute, omenaldi xume baina hunkigarriaz, eta ziklistak 09:00etarako martxan jarriko dira (izenematea 08:00etatik 09:00etara, plazan bertan).

Antolatzaileek bi ibilbide aurreikusi dituzte. Luzeak 36 kilometro izango ditu, eta 30 kilometro motzak. Gaztetxoendako ere bizikletan ibiltzeko irteera prestatu dute, bost kilometroko irteeratxoa izango da, eta ondo lagunduta joango dira gaztetxoak, Markel Irizar izango dute-eta ondoan. 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.