By-pass bat prestatuko dute Eskoriatzan, Gasteiz-Eibar noranzkoko galtzadan

Eneko Azkarate 2015ko ira. 25a, 13:58
Uztailean ateratako argazkian ikus daitezke makinak lanean, martxoan luizia gertatu zen tokian.

AP-1 autobidean, Eskoriatzan izandako luiziaren ondorioz lur-erauzketako ezponda egonkortu behar denez, Eibartik Gasteizerako noranzkoko galtzada erabat itxiko dute datorren martitzenean, irailaren 29ko 08:00etatik, urriaren 11ko 20:00etara. Hala eman dute aditzera Gipuzkoako. Foru Aldunditik.

Ondorioz, bitarte horretan, by-pass bat prestatuko da Gasteiz-Eibar noranzkoko galtzadan, zirkulazioa bi noranzkoetan izan dadin; horretarako, pasabideak egokituko dira erdibitzailean, obrak egingo diren zatiaren muturretan (119,520 - 121,220 KP), eta dagokion seinalizazioa jarriko da.

Eguraldiak ahalbidetzen badu lanak behar bezala egitea, lan egitasmoaren arabera, galtzada erabat itxiko da Eibar-Gasteiz noranzkoan, eta zirkulazioa Gasteiz-Eibar noranzkoko galtzadatik desbideratuko da, egokitu egingo baita bi noranzkoetako zirkulazioa ahalbidetzeko. Galtzada itxiko da indusketa egin eta lerratutako materiala kentzeko behar adinako denboran, hori egitea beharrezkoa baita aurreikusitako egonkortze lanak egiteko.

Urriaren 11ko 20:00etatik aurrera, obretako behin-behineko seinalizazioa kenduko da eta Gasteiz-Eibar noranzkoko galtzada irekiko da; prestatu diren erdibitzaileko pasabideak itxi eta zirkulazioa baldintza normaletara itzuliko da, bi noranzkoetan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak