Eustatek emandako datuak dira. Horien arabera ere, EAEk 45 milioi euro gastatu zituen iaz etxerik gabekoenganako harrera eta zaintze lanak egiteko, 2012an baino %8,6 gehiago.
EAEko sareak bi ezaugarri nagusi ditu, Eustaten arabera: zentro publikoen proportzio handiagoa (guztien %39; Espainian, %30); soldatako gehiago Euskadin, boluntarioen aldean (Euskadiko soldatapekoak %19 ziren Espainiakoekiko; boluntarioak, %9). Euskadiko zentroetan 2.091 langile zebiltzan 2014an.
Eskualdeka, zentro gehien Bilbo Handian zeuden iaz: 115. Gero Donostialdea dator: 43 zentro. Arabako Lautadak, hirugarren, 25 ditu. Segidan, Tolosaldea (9 zentro); Debagoiena, Goierri eta Urola-Kostaldea, zazpi zentrorekin bakoitza; eta gainerako eskualdeek bost, hiru, bi edo bat dute.
2.000 etxegabeko iaz zentroetan
Etxerik gabekoa hau da: 18 urte eta gehiagoko pertsona, bizigarritasun-baldintzak dituen ostaturik ez duena, eta ondorioz kalean edo sektore publikoaren edo gobernuz kanpoko erakundeen aldi baterako ostatuetan bizi behar duena. 2014ko abenduaren 15ean 2.057 pertsona zeuden zentrootan lotan. Espainian eta Hego Euskal Herrian 13.596 ziren; alegia, EAEkoak %15.
Administrazio Publikoek jardueraren %87 finantzatu zuten (39 milioi); gainerakoa baliabide propioekin (%8,3), erakunde pribatuek (%3,7), partikularren dohaintza (%1,6). Zentro gehienetan finantzazio publikoa (%59) da diru-iturri bakarra; ahalegin ekonomiko handiena tokiko administrazioek, gastuaren %79.
Finantzazio ia dena, diru publikotik
Erakunde pribatuen zentroen finantzazioaren %91 Administrazio Publikotik etorri zen; erakundeok denak dira irabazi asmorik gabeak, eta lautik hirutan erabat edo nagusiki diru publikoaz finantzatzen dira. Ekarpen publikoa diru-laguntzak eta erakundeokin hitzartutako 692 plazen (eskaintza pribatuaren %47) kontra-prestazioak izan ziren.
2014an EAEko gizarte zerbitzuen etxerik gabekoentzako zentroetan 2.091 langile aritu ziren; 1.030 (%49) soldatakoak; %59 lanaldi osoan; %70, emakumeak. 927 pertsona (%44) boluntario aritu ziren; denbora partzialean %84; %59, emakumeak. Estatuan: 17.572 langile; 5.417 soldatakoak (%30,8); 10.710 boluntarioak (%60,9).
Neguan, %91 beteta
ETHOS europar tipologiari jarraituz, etxerik gabekotasun larrian edo sabairik gabe bizi direnak kalean bizi eta bertan edo zentroren batean pasatzen dute gaua. 2014ko abenduaren 15 erreferentzi (hotzaren kontrako neguko errefortzu-zentroak aktibo), sabairik gabekoentzako 549 ostatu-plaza zeuden Euskadin, 498 pertsona haietan; %91ko betetzea. Jantokiko 428 plazetan 905 errestaurazio-zerbitzu eman ziren; lo bertan egindakoen %72ri gosaria eman zitzaion.