Ibilaldi polita eta dibertigarria egin dute Arantzazuko III. mendi bizikleta martxako txirrindulariek

Mirari Altube Arrese 2015ko ira. 12a, 17:53
Txirrindulariak Arantzazun gora.

56 txirrindulari elkartu dira Arantzazun zapatu goizean, eta 35 kilometroko mendi buelta dotorea eman dute. "Txirrindulariak pozik ibilbidearekin, inork ez du minik hartu, eta eguraldiak lagun egin digu, hortaz, antolatzaileok ere oso pozik gaude", esan du Joseba Albizuk.

Ondarroa, Urretxu, Legazpi, Arrasate eta Oñati inguruko jendea elkartu da, eta Arantzazuko parajerik dotoreenetatik eman dute buelta: "Ibilbide berria izan da, erraza edozeinendako, eta basoa lehor dagoenez bizikletarekin gozatzeko modukoa", dio Albizuk. Hainbatek arazoak izan dituzte bizikletarekin: "Katea apurtu, gurpila zulatu… Baina txirrindulariek elkarri lagundu diote eta hori azpimarratu gurako nuke". Postu mekanikoa jarri dute gainera, lehenengo anoa puntuan, eta horri esker gehienek bukatu dute ibilbide luzea, 35 kilometrokoa: "Nekatuz gero edo arazoak izan beti egoten nondik moztu, baina %90ak bukatu du zehaztutako ibilbidea. Bederatzietan irten eta lehenengoak iritsi dira hamaikak pasatxoan; azkenek, ostera, ia lau ordu egin dituzte, baina arazo mekanikoengatik". 

Ibilbide dibertigarria

Lehenengoz luzatu dute ibilbidea, orain arteko biak 23 kilometrokoak izan dira-eta. Hala ere, ez dute oso teknikoa egin gura izan, edonorentzat egokia izateko: "Oñatiarrak bizikletan igotzen dira herritik, hortaz, aurretik zazpi kilometro egin dituzte Arantzazuraino. Badakigu oso zaila jarriz gero jendea atzera botako litzatekeela eta ahalegintzen gara dibertigarria egiten".

Aurten ez da emakumezkorik etorri, baina datorren urtera begira animatu gura ditu Albizuk: "Edozein neskak egiteko modukoa da eta luzerari tamaina norberak hartzen dio".

Erlazionatuak

Arantzazuko III. mendi bizikleta martxa

Mirari Altube Arrese 2015 ira 12 Oñati

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak