2015/09/12 12:30

Ikastaroak

Artoaren laberintoa egingo dute Ozaetan

Ozaeta, Debagoiena

Garaion Sorginguneak antolatuta Ipuin Eguna eta Artoaren Laberintoa egingo dute Ozaetan. Zapatuan Arabako ipuin kontalariak izango dira Garaionen. Helduendako ipuin tailerra eskainiko du Itziar Rekaldek; eta bitartean, haur eta gaztetxoentzat ipuin kontaketa saioak, Eñaut Gorbeia, Karmele Perez eta Odei Agirrerekin. Zapatutik aurrera eta irail osoan zehar (arto soroa moztu bitartean), Artoaren laberintoa izango dute. Sagar formadun laberintoa sortu dute eta jolasteko aparta da.

Hizkuntza: Euskara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak