Lankidetza konpromisoa sendotu dute Markel Olanok eta Adegiko arduradun gorenek

Leire Kortabarria 2015ko ira. 4a, 09:11
Markel Olano, Jose Miguel Aiertza eta Peio Gibelalde.

Gipuzkoako Enpresarien Elkartearen (Adegi) ordezkaritzarekin batzartu da Markel Olano diputatu nagusia eguenean foru jauregian. Peio Gibelalde presidentea eta Jose Miguel Aiertza zuzendari nagusia izan dira bertan, hain zuzen. Laneko bilera horretan, bi aldeek lankidetzarako konpromisoa sendotu dute.

Halaber, Adegiko ordezkariek egoera ekonomikoaren eta etorkizunari begirako aukeren berri eman diote Olanori enpresen ikuspegitik.

Aldundiak ekonomia egitasmoak aurrera eramateko  diseinatutako kontaktu errondan kokatzen da bilera. Diputatu nagusiak asmoa du ehun sozio-ekonomikoko ordezkarien ikuspegia lehen eskutik ezagutzeko, ondoren bere politika ekonomikoren oinarriak zein krisiaren aurkako plana zehazteko -50 milioi inbertituko dira alor horretan-. “Ekonomiarekin zerikusia duten eragile guztiekin lankidetza estua eduki nahi dugu; enpresekin, eta beste guztiekin”, azpimarratu du.

Joan den astelehenean egindako agerraldian, Olanok aurreratu zuen jada prozesu horretan “pertsonalki” inplikatuko zela, eta jarduera ekonomikoa sustatzea izango zela “legealdiko lehentasun nagusia”: “Errekuperazio ekonomikoan eragile aktiboa eta positiboa izateko borondate irmoa du Foru Aldundiak”.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak