Euriteengatik abisu laranja ezarri du Segurtasun Sailak 15:00etatik aurrera

Jon Berezibar 2015eko abuztuaren 31

Azken egunotako sapak bere ordaina izango du datozen orduetan eta euri jasak eta ekaitzak egongo dira. Txingor arriskua ere ez dute baztertzen Euskalmeten iragarpenek, indar bereziarekin gainera Euskadiko ekialdean. Euri jasak intentsitate handikoak izango badira ere, Euskalmetetik zehaztu dute azkar igaroko direla. Arreta, ostera, bereziki errepidean, ezinbestekoa izango da, baltsak sortuko baitira eta haizeak gogor joko duelako. Ekaitz giroak bihar goizean ere eutsiko dio eta giroa hoztu egingo du ondorioz.

Erlazionatuak

Ekaitzak kalteak eragin ditu Elgetan

Larraitz Zeberio Lekuona 2015 abu 31 Elgeta

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak