Atzo iluntzean ez zen giro Elgetan. Ekaitza lehertu zen eta iraupen handikoa izan ez bazen ere gogor jo zuen. Gaur agertu dira eragindako kalteak; Galgorri gainean dauden hondakinendako bi edukiontzi irauli ditu haizeak, eta adar zatiak jausi dira Domingo Iturbe kalearen bukaerako etxebizitza baten gainera. Eibartik datorren errepide bazterrean dauden zuhaitzetako adarrak apurtu dira, eta ez da lehenengo aldia.
Udaletxeko langileak gaur aritu dira sortutako kalteak konpontzeko ahaleginean.