Espainiako Enplegu Zerbitzu Publikoaren Behatokiak egindako 2014ko Lan-merkatuaren Txostenean emandako datuak dira.
Bakarrik Gipuzkoako 22 udalerrik (88 denetara) izan dute %1 afiliazio baino gehiago, eta tartean daude, Arrasatez gain, Bergara (%1,69) eta Oñati (%1,58). Afiliazioa igo egin zen 2013tik 2014ra bitartean Antzuolan, Oñatin eta Leintz Gatzagan, eta jaitsi egin zen beste herri guztietan.
2014an, Debagoienean izan ziren Gipuzkoan erregistratutako lan-kontratuen %6,55. Denetara, 15.401 lan-kontratu egin ziren Debagoieneko zortzi herrietan. 2013an baino lan-kontratu gehiago egin ziren 2014an Elgetan, Arrasaten eta Oñatin, eta gutxiago, beste herri guztietan.
Azkenik, Gipuzkoako langabe guztien %8 zeuden Debagoienean. Langabeen kopurua 2014an handiagoa izan zen 2013an baino Aretxabaletan, Elgetan, Eskoriatzan, Arrasaten eta Leintz Gatzagan, eta txikiagoa, Antzuolan, Oñatin eta Bergaran.
Aramaiok %0,18ko pisua izan zuen Arabako afiliazio kopuruan; %0,11koa, egindako lan-kontratuetan; eta %0,10ekoa, langabe kopuruan.
Hona hemen herriz herriko datuak eta 2013rekiko aldaketa:
- Antzuola: 753 afiliatu, (+%4,73), 253 lan-kontratu (-%14,53), 97 langabe (-%6,73).
- Aretxabaleta: 2.011 afiliatu (-%2,57); 663 lan-kontratu (-%16,18); eta 350 langabe (+%1,74).
- Elgeta: 566 afiliatu (-%6,91); 541 kontratu, (+%17,10); eta 61 langabe, (+%52,50).
- Eskoriatza: 1.393 afiliatu, (-%11,27); 646 lan-kontratu (-%27,01); eta 247 langabe (+%0,82).
- Arrasate: 12.219 afiliatu (-%1,65); 6.143 lan-kontratu (+%7,41); eta 1.621 langabe (+%4,78).
- Oñati: 4.644 afiliatu (+%0,87); 2.721 kontratu (+%8,23); eta 460 langabe (-%1,50).
- Leintz Gatzaga: 71 afiliatu (+%4,41); 11 lan-kontratu (-%79,63); eta 10 langabe (+%11,11).
- Bergara: 4.979 afiliatu (-%0,46); 3.507 kontratu (-%1,07); eta 852 langabe (-%0,12).
- Aramaio: 263 afiliatu (+%26,44); 157 kontratu (-%11,80); eta 28 langabe (-%12,50).