Unibertsitateak, zehazki, honako ikastaro hauek jarriko ditu abian: Hacking etikoa (informatika-segurtasuna) ikastaroa, gaztelaniaz, eta Kooperatiben kudeaketarako gakoak. Mondragon Esperientzia ikastaroa, gaztelaniaz eta euskaraz. Gainera, unibertsitateak Open EDX plataforma erabiliko du ikastaroak emateko eta plataforma euskaratzeko egitasmoa bultzatuko du.
MOOC hezkuntza irekiko modalitatea da, eta hezkuntza-plataformen bidez doako ikastaroak eskaintzen ditu Interneten. Horren filosofiak ezagutza askatzea du xede, publiko handiago batengana heltzeko. Urrutiko irakaskuntzak honako baldintza hauek bete behar ditu MOOC izateko: ikaskuntzara bideraturiko ikastaroa eta egitura izatea; eskuraturiko ezagutza egiaztatzeko probak edo ebaluazioak izatea; jendetsua izatea eta nahi duen oro matrikulatu ahal izatea. Irismen globala du eta orokorrean Internet bidezko urrutiko ikastaroa izan ohi da. Ez da beharrezkoa bertaratzea, eta materialak doan eskura daitezke Interneten.
EDX plataforma delakoa Open EDX lineako ekimena da, Harvarden eta MITen bazkide sortzaileek sortua eta munduan liderrak diren dozenaka erakundez osatua. EDXek munduko unibertsitate eta erakunde onenen ikastaro eta MOOC interaktiboak eskaintzen ditu linean.
Kooperatiben kudeaketarako gakoak: Mondragon Esperientzia. 2015eko irailean eta euskaraz 2015eko urrian. Bi hilabete
Ikastaro horretako ikasgaiak: Ekonomia sozial eta solidarioa XXI. mendean, Mondragon Kooperatiba Esperientzia, kudeaketa eraginkorrerako gakoak, eraldaketa soziala eta hezkuntza. Ikastaro horren helburu da kooperatibismoari buruz eta ekonomia sozial eta solidarioari buruz hausnartzea, Mondragon kooperatiba-esperientzia ezagutzea, ekonomia sozial eta solidarioko enpresa eta erakundeak eraginkortasunez kudeatzeko gako batzuk eskuratzea, eta hezkuntzari buruz eta gizartea eraldatzeko prozesuetan jokatzen duen rolari buruz hausnartzea.
Hacking etikoa (informatika-segurtasunari buruz). 2015eko irailaren 15ean
Ikastaroa lau astean egitekoa da, irailaren 15etik aurrera, eta hacking-ari buruzko oinarrizko teknikak eta teknika aurreratuak ikasiko dira, hackerrak gizartearentzat duten balioa aztertuko da eta jarduerak egingo dira bai bakarka bai taldean. Azken horiek erronka baten bidez egingo dira, eta ikasleak, ikasteaz gain, dibertitu ere egingo dira, jolasaren bidezko ikaskuntzaren testuinguruan.
Izena emateko, izen-deiturak eta helbide elektronikoa emateaz gain, norberaren konturako ezizen bat eta sarbide-gako bat behar izango ditu erabiltzaileak. Horren ondoren, MOOCen ere izena eman behar du. Informazio gehiago kontsulta daiteke mooc.mondragon.edu webgunean. Izen-ematea doakoa da eta jada zabalik dago.