Herriko tabernen itxiera salatzeko manifestazioa, bihar

Ubane Madera 2015eko abuztuaren 7a

17:30ean abiatuko da bihar (zapatua) manifestazioa Donostiako Gipuzkoa plazatik. Kuturari eta politikari ateak ez itxi, Herriko tabernak libre, lelopean. Bertaratzeko autobusak antolatu dituzte Debagoienetik. Besteak beste, Bergarako autobus geralekutik 16:00etan aterako dira.

Herriko Tabernen auziaren barruan zeuden lokalak konfiskatzeko erabakiaren baitan daude, besteak beste,  Bergarako Arrano Taberna, Artatse elkartea eta Bergarako "ezker abertzaleko beste lokal batzuk".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak