Honako hauek dira hitzorduak:
- Bergaran, 19:30ean, San Martin plazan, manifestazioa.
- Arrasaten, 19:30ean, Herriko plazan Manifestazioa.
- Oñatin, 20:00etan, Arrano Aurrean Asanblada informatiboa.
- Aretxabaletan, 19:00etan, Herriko plazan, kontzentrazioa
Sententziak 107 taberna, egoitza edo elkarteren itxiera eskatzen du. "ETAren egitura finantzatzen" dutela frogatutzat eman du, hortaz, Espainiako Auzitegi Gorenak. Ramon Berdugo buru duen epaimahaiak bere egin du aurrez Auzitegi Nazionalak emandako tesia: "ETAren egituraren parte" dira HB, EH eta Batasuna, eta Herriko Tabernak, horiek finantzatzeko erabili dira.
107 guztietatik bakarrik lauren helegiteak hartu dituzte aintzat epaileek: Oñatiko Gorgo Mendi eta Arrasateko Irati, eta Pasai San Pedroko Antxeta eta Harotz Toki. Beste guztiendako berretsi egin egin dute konfiskatze agindua.