Auzitegi Gorena gaur hasi da Herriko tabernen auziko helegiteak aztertzen

Jokin Bereziartua Lizarazu 2015ko mai. 19a, 16:46

Bergarako Arrano taberna 2013ko urrian atetarako argazkian, epaiketa hasi zenean.

Espainiako Auzitegi Gorenak gaur, martitzena, hasi du saioa Auzitegi Nazionalak herriko tabernen auzian zigortutakoek aurkeztutako helegiteak aztertzeko. Herriko tabernen auzia izenez ezagutzen den 35/02 auziko epaiaren helegitearen zain daude, besteak beste, Arrasateko, Bergarako eta Oñatiko Arrano tabernak eta elkarteak. 

Gaurko saio publikoan gorenak aztertuko duen ebazpenean, 20 izan ziren kondena jaso zutenak. Izan ere, Espainiako Auzitegi Nazionalak kartzela zigorra ezarri zien hogei laguni, iazko uztailean, eta 103 herriko taberna konfiskatzeko agindu zuen. Erakunde armatuko kide izateagatik zigortu zituen zortzi, eta erakunde armatuari laguntzeagatik gainerako hamabiak.

Debagoienean, Arrasate, Bergara eta Oñati

Debagoienari dagokionez, Arrasateko Irati taberna, Arrano elkartea eta beste hiru lokal daude helegite horien zain; Bergaran, Arrano taberna, Artatse elkartea eta beste lokal bat eta Oñatin, azkenik, Arrano taberna, elkartea eta hirugarren lokal bat. Helegitea aurkeztu zuen defentsak eta helegite hori izango da, hain zuzen, Espainiako Auzitegi Gorena gaur aztertzen hasiko dena. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak