900 eskaera horietatik 600 tramitatu ditu Ordainduk eta 300 Eskuratuk; bete dituzte bete beharreko eskakizun ekonomikoak eta legalak, euren aurrezkiak erreklamatu ahal izateko, eta elkarrekin aurkeztuko dute demanda.
Martitzenean, lokalean
Ordaindutik azaldu dute, ordea, demandarekin bat egiteko bete beharreko baldintzei buruz galdezka dei eta abisu asko ari direla jasotzen. Horregatik, iragarri dute martitzenean, hilak 21, Arrasate Pasealekuko euren lokalean egongo direla, 10:00etatik 13:00etara, jendearen zalantzak argitu eta beharrezko informazioa emateko.
Era berean, jakinarazi dute jada notaritzatik pasatzeko abisua jaso ez dutenek laster jasoko dutela; horretan ari direla.