Mondragon Taldea auzitara eroango du Ordainduk, "aurrezkiak erreklamatzeko"

Miren Arregi Amasorrain 2015ko mai. 14a, 14:24

Erabaki hori hartu dute gaur goizean Amaia Antzokian egin duten Batzar Orokorrean. Adierazi dutenez, "gaur jarriko dira martxan Mondragon Taldearen kontrako demanda ipintzeko erremintak". Euren aurrezkiak erreklamatuko dituztela adierazi dute Ordainduko buruek.

Ordainduko ordezkari Mikel Olabek adierazitakoaren arabera, "badira nahiko arrazoi", epaileek Ordainduko kideen alde egingo dutela pentsatzeko. Eta gaineratu du: "Uste dugu Mondragon Taldeak duela guk egindako diru ekarpenak ez bueltatzearen ardura".

Ez hori bakarrik, On Jose Maria Arizmendiarrietaren filosofiaz ere jardun baita: "Arizmendiarrietarren pentsaera kontuan hartuta elkartasuna eta lankidetza guganaino ere iritsi behar direla uste dugu, gu izan baikinen Mondragon Taldearen sorreran parte hartu genuenak". Eta gaineratu du: Sotilek, Gartziak eta Markaidek etxera eroaten dituzte etekinak. Gurea dena, aldiz, ez dute itzultzen".

Mondragon Taldeko eta Fagorreko zuzendaritzarekin harremanetan dauden ala ez galdetuta, Olabek adierazi du Fagor Taldeko zuzendaritzarekin bildu direla duela hilabete baina eurek ezer egiterik ez dutela erantzun zietela. Hala ere, bide horiek lantzen jarraituko duela jakinarazi du. Mobilizazioekin ere jarraituko dutela eman du jakitera.

Indartsu

Olabek Ordainduko kideen indarra eta adorea ere izan ditu hizpide. Haren esanetan jendeak oso haserre jarraitzen du eta animoso eta indartsu daude bide beretik lanean jarraitzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak