Elkartasun besarkada Goiena Klubeko kideei esker

Jon Berezibar 2015eko uztailaren 9a

Debagoienetik elkartasuna iritsi zaie beste behin ere Kaskaroteneko neska-mutiko, guraso eta langileei. Goiena Klubeko bazkideei esker 3.900 euro eman dizkio Goiena Komunikazio Taldeak Ziburuko ikastolari. Bisita egin eta ikastolako eguneroko bizitza, arazo eta pozen lekuko izan dira Goienako kamerak. Erreportaje berezia emango da gaur 22:00etan Goiena Telebistan. (Errepikapenak: barikuan 13:30, 18:00 eta zapatua 14:30, 18:00, 20:05)

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak