Oñatin grabatuko den 'Kantugiro' saioan parte hartzeko jendea behar dute

Eneko Azkarate 2015ko uzt. 6a, 15:05
'Kantugiro' saioko aukezkeak: Zuriñe Hidalgo eta Xabin Fernandez.

ETB1eko Katugiro karaoke saioa Oñatin izango da uztailaren 12an, domekan. Trianako jaiak direla-eta hara egingo du Euskal Herriko karaoke erraldoienak. Zuriñe Hidalgo kantari eta aurkezleak, eta Xabin Fernandez kazetariak gidatuko saioan parte hartzeko jendea behar dute. Parte hartu nahi?

Bi dira saioan parte hartzeko baldintzak: hamalau urtetik gorakoa izatea eta "oholtza astintzeko lotsarik" ez izatea. Banaka edo bikoteka har daiteke parte eta irabazleak 200 euro jasoko ditu. Saioan parte hartzeko bi modu daude: 626 18 14 17 telefonora deitu edo whatsappa bidalita, edo kantugiro@eitb.eus helbidera idaztea.

Hauek dira hil honetarako, Oñatiz gain, zehaztu dituzten grabazio egunak eta herriak:

  • Oñati: uztailak 12.
  • Zornotza: uztailak 17.
  • Markina: uztailak 19.
  • Arrigorriaga: uztailak 23.
  • Ordizia: uztailak 27.
  • Azpeitia: abuztuak 1.

Oñatin grabatuko duten saioa astelehenetik eguenera emitituko dute, 21:15ean hasita, hau da, uztailaren 13tik 16ra bitartean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak