Eliteko kategorian 130 pertsonak hartu dute parte. Horietatik azkarrena, Ruben Ruzafa izan da; 4:41:43 denborarekin. Familia guztia etorri zaio animoak ematera eta faborito izanik, lehena geratu da sailkapenean. Bigarrena berriz, Gonzalo Orozko izan da, 4:56:00 markarekin, eta hirugarrena aldiz; Jon Erguin izan da 5:04:01 denborarekin.
Open kategorian aldiz; 3:02:22ko denboraz, Angel Martinez izan da azkarrena. Bigarrena, Iban Urdangarin, 3:02:30eko denboraz, eta Alvaro Gomez hirugarrena 3:16:03 denborarekin. Kategoria honetan debagoiendar azkarrena Iker Beitia izan da eta seigarren postua lortu du, 3:21:55 denbora eginez.
Emakumezkoetan kataluniarrak nagusi
Eliteko kategorian emakume azkarrena, Merce Tuseill kataluniarra izan da, 4:51:38 denborarekin eta open kategorian lehen emakumezkoa berriz, Prat Triatló taldeko Monika Batlle kataluniarra izan da, 4:59:46 markarekin.
Merce Tuseill-en esanetan: "Oso gogorra izan da. Ura hotza zegoen Landan, baina uste baino hobeto egin dut. Bizikleta egin zait gogorrena, desnibel handia zegoen eta muskuluak asko nekatzen dituen bidea dago. Hala eta guztiz ere, paisaia izugarria da, eta asko disfrutatu dut".