Hautsak ez du lagundu gaurko moto-kros lasterketan

Imanol Beloki 2015ko eka. 20a, 21:45

Bergaran egin den denboraldiko lehen moto-kros lasterketetan hautsa izan dute oztopo pilotuek. Izan ere, horren erruz, elite mailakoak ez dute lasterketa egiterik izan. Bestalde, egun ederraz disfrutatzeko aukera izan dute motorzaleek, eta jende asko izan da motorrez disfrutatzen.

Beteranoak

Eduardo Gonzalez izan da lehena, Eduardo Catañondo bigarrena, eta hirugarren berriz, Sergio Gutierrez. Hauez gain, Asier Blazquez bergararra bosgarren postuan sailkatu da.

Promesak

Unai Gerrikaetxebarria izan da lehena, Yelco Romero bigarrena, eta Juan Erostarbe hirugarrena. Maila honetan Jokin Martin arrasatearrak lehen aldiz hartu du parte moto-kros lasterketan eta hamargarren postuan geratu da.

Alebinak

Pablo Gutierez izan da garaile, Asier Urkiola bigarrena, eta Gillen Albizua hirugarren.

Klasikoak

Lehena, Alejandro Peña, bigarrena, Salvador Zubizarreta eta hirugarrena aldiz, Chindasvinto Peña.

Asier Blazquez pilotu eta antolatzaile lanetan ibili denaren esanetan: "Gaurko lasterketan ez nahiz eta podiumera igo, bosgarren postua lortu dut. Hala eta guztiz ere, pozik nago, baina pena izan da elite mailako lasterketa bertan behera geratzea".

Sustoa erorketa baten ondorioz

Jon Ander Gureta oñatiarrak istripua izan du, eta buruan kolpe txar bat hartu du. Asier Blazquezen esanetan: "ez dirudi larria denik, eta ondo dagoela uste dugu".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak