Euskadiko Txapelketako bigarren moto-kros lasterketa, zapatuan Bergaran

Xabier Urtzelai 2015ko eka. 18a, 10:08
Iazko moto-kros txapelketako irudi batean, pilotu bat airean.

Bergarako zirkuituak denboraldiko lehenengo moto-kros lasterketa hartuko du bihar, zapatua, 16:00etan hasita (5 euro sarrera). Lehenago, 14:00etan hasita, pilotuek bi orduko tartea izango dute entrenamendu saioetarako, eta antolatzaileek aurreikusten dute sari banaketa 20:00ak aldera egingo dutela.

Bergarako proba Euskadiko Txapelketarako puntuagarria da. Hain zuzen, txapelketako bigarren proba puntuagarria izango dela aitortu du antolaketa lanetan ibiltzeaz batera zapatuan moto gainera –iaz hirugarren izan zen beterano mailan– igoko den Asier Blazquezek: "Apirilean Burgosen lehiatu ginen, eta Bergarakoaren ostean hurrengo lasterketak uztailean izango dira, Karrantzan eta Espinosan. Eta, ondoren etorriko dira Espinosako eta Ereñoko lasterketaka.

Debagoieneko pilotuak

Blazquezek aurreikusten du guztira 80-90 pilotu batuko direla bihar Bergaran: "Kadete eta gazte mailako kategoriak, elitekoak, beteranoak eta klasikoak lehiatuko gara. Debagoienetik akaso norbait kanpoan utziko dut, baina Ibon Odriozola bergararra lehiatuko da gazte mailan, Jon Ander Gereta oñatiarra ere egongo da, eta baita Urtzi Markiegi bergararra ere. Eta horiekin batera, Dakarrean parte hartu duen Txomin Arana bizkaitarra ere lasterketan egongo da. Hala, oraindik ez digute baieztatu, baina seguruenik Espainiako txapeldun Ander Valentin ere motorrean ikusiko dugu". 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak