Emakumeen Mundu Martxa prestatzeko bigarren asanblada egingo dute eguaztenean Bergaran

Maite Txintxurreta 2015ko eka. 15a, 17:45
Joan den asteko bileraren irudi bat

18:00etan izango da hitzordua, Errotalde jauregiko azken solairuan (kultur etxea), eta talde feminista, bestelako eragile zein norbanakoentzat dago zabalik gonbidapena. Zapatuan Euskal Herriko asanblada orokorra egingo dute Donostian.

Urriaren 2an pasatuko da Debagoienetik Emakumeen Mundu Martxa, eta ibarreko talde eta norbanako ezberdinak hasi dira jada prestaketa lanetan.

Joan den eguaztenean, ekainak 10, bilera informatiboa egin zuten Irizar jauregian. Emakumeen Mundu Martxaren Euskal Herriko plataformako kide Josebe Iturriotz izan zen bertan ekimenaren nondik-norakoak azaltzen eta bertaratu zirenekin solasean. Ondoren, lore batzuk landatu zituzten jauregiaren kanpoaldeko lorategian, emakumeen eskubideekin zerikusia duten hainbat aldarrikapenen ereitea irudikatuz sinbolikoki.

Aste honetako asanbladan Martxa Debagoieneko zein herritatik pasatuko den erabakiko dute, besteak beste. Zapatuan berriz, hilak 20, Donostian Euskal Herri mailako asanblada burutuko dute.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak