Garibai kalean abiatu eta amaituko da Emakumeen Biraren lehen etapa gaur arratsaldean

Eneko Azkarate 2015ko eka. 11a, 08:30

Iaz Oñatin amaitu zen Emakumen Biraren irudi bat.

Atzoko erlojupeko atarikoaren ostean gaur jokatuko da Emakumeen Biraren lehen etapa Debagoienean barrena: Arrasate-Arrasate, 96,8 kilometrokoa. Besteak beste, Kurtzetako gaina, bigarren mailakoa, gainditu beharko dute txirrindulariek. 16:00etan abiatuko da Garibai kaletik eta 18:33erako aurreikusi dute helduko dela lehena Garibaiko helmugara. Atzo Iurretan hasi eta amaitu zen erlojupeko laburrean Annemiek Van Vleuten izan zen azkarrena. Leire Olaberria da euskaldun onena.

XXVIII. edizioa da aurtengoa eta domekan amaituko da Markina-Xemein. Hego Euskal Herriko lau lurraldeak zeharkatuko ditu. Lasterketak aldaketak eragingo ditu trafikoan; esaterako, autobus geltokia taxien geralekura pasatuko dute.

Atzoko atarikoan nabarmendu ziren txirrindulariak podiumean. (Argazkia: Anboto)

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak