Zapatuko Fan Hemendik debeka dezala eskatu dio Carlos Urkixok Jaurlaritzari

Eneko Azkarate 2015ko eka. 10a, 13:30

Carlos Urkixo Espainiako Gobernuak Euskal Autonomia Erkidegoan duen ordezkariak eskatu du Oñatiko Fan Hemendik ekimena debekatu dadila. Estefania Beltran Heredia Segurtasun sailburuari eskatu dio idatziz. Urkixoren esanetan, Oñatin oraingo zapatuan ospatzekoa den eguna Guardia Zibilarendako "iraingarria" da. Europa Press berri agentziak eman du idatziaren berri. Antolatzaileek adierazi dute deialdiak "aurrera jarraitzen" duela. Debekua helduko balitz, orduan erabakiko lukete zer egin.

Carlos Urkixok eskatu dio Eusko Jaurlaritzari neurriren har dezala, Guardia Zibila Oñatitik eta Euskal Herririk joan dadila eskatzeko zapaturako Oñatin iragarrita dagoen manifestazioa saihesteko. Segurtasun sailburuari egin dio eskaria, "Segurtasun Indarren parte den Ertzaintzaren buru denez sentiberago" izango delakoan.

Urkixok gogora ekarri du ez dela lehen aldia Fan Hemendik kolektiboak era honetako manifestazioa eta elkarretaratzea kuartelaren aurrean egiten dituena Oñatin. Eta gehitu du "guardia zibilendako eta honen familiendako iraingarria" dela ekimen hau.

Fan Hemendik Eguna oraingo zapatuan ospatzeko dei egin dute. Egun osoko jai eta aldarrikapen eguna da, bazkari, manifestazio, giza kate eta musika emanaldiekin. Jairako abestia eta bideoklipa ere atera dute.

Erlazionatuak

Fan Hemendik Egunerako propio atera duten abestia

Jokin Bereziartua Lizarazu 2015 mai 29 Oñati

Fan Hemendik: "Deialdiak aurrera jarraitzen du"

Miren Arregi Amasorrain 2015 eka 10 Oñati

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak