Geoaizkorri proiektuaz jardungo dute ondare geologikoen biltzarrean

Oihana Elorza Gorostiza 2015ko eka. 9a, 11:15
Arrikrutzen espeleoabentura egiten gaztetxoak

Ondare geologikoari buruzko XI. biltzarra hasi dute gaur, martitzena, Euskal Kostaldeko Geoparkean, Zumaian. Estatu osotik, Portugaletik eta Hego Amerikatik etorritako 150 adituk parte hartuko dute ekimenean egubakoitza bitartean, eta bertan aurkeztuko diren ikerlan eta egitasmoen artean Geoaizkorri proiektua izango da.

Arrikrutz-Oñatiko kobak, Leintz-Gatzagako gatz museoa eta Zeraingo Burdinaren Mendiak batu dituzte Geoazikorri proiektuan, Gipuzkoa barnealdeko korridore geroturistikoa sortuz eta Aizkorri mendilerroko ondare geologikoa ezagutzera emateko helburuarekin.

Bi urtez behin antolatzen dute biltzar hau Espainiako Geologia Elkarteak (SGE) eta Ondare Geologikoaren Batzordeak eta helburua da, zientzia, geokontserbazio, didaktika eta geoturismoari buruzko gaiak lantzea eta esperientzien berri jasotzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak