Ibarrean 2 milioi euroko inbertsioa zelan bideratu erabakitzen laguntzeko parte-hartze prozesua hasi zuen Foru Aldundiak. Horretarako, bilera irekiak egin dituzte herritar eta eragileekin azken hilabeteetan. Prozesuaren inguruko datuak eman dituzte. Hala, 190 proposamenetik gora jaso dituzte, bai bileretan zein postontzietan utzitakoak eta Internetez bidalitakoekin. 87 ideiarekin zerrenda osatu dute eta 10 izango dira aurrera egingo dutenak. Helburu horrekin, eguenean bilera irekia egingo dute Mankomunitatearen egoitzan (Arrasate), 18:30ean.
BERRIKUNTZA |
|
1 |
Utilitate sozialeko enpresak sortu langabetuei lana eman eta gizarteratzea sustatzeko |
2 |
"Bizitzako bigarren aukera" ikasketa bide berriak eskainiz |
3 |
Aldizkari elektroniko pertsonalizatuak administrazio publicko zein gizarte eragileen informazioa jasotzeko |
4 |
Eskualde osora gas naturala, zuntz optikoa eta bestelako azpiegiturak zabaltzea |
5 |
E3! proiektua: langabetuak lanean sartzeko formula gisa eta enpresek dituzten proiektuak eta jarduera berriak sortzeko |
6 |
San diego “connect” sarea gipuzkoan eratu ekintzailetasuna indartzeko |
7 |
Arin prestatzeko, natural, osasuntsu, anitz eta nutritiboa izango den Euskal Janari Lasterra |
8 |
Gatz ekoizpena berreskuratu eta merkaturatu |
9 |
Jarduera ekonomikoaren sustapena 50 urtetik gorako lizentziadun eta gazte langabetuen elkarlanean |
10 |
Etorkinentzako formakuntza zentroa eta okupazionala |
11 |
Lanbide heziketako eta unibertsitateko ikasleek proiektu berritzaileak diseinatu eta garatu dezaten debagoieneko eskualde mailako lankidetza ekimena. |
12 |
Kualifikazio gabeko herritarren laneratze-aukerak hobetzeko prestakuntza programa: sukaldaritza, etxeko garbiketarako ikastaroak eta oinarrizko gaitasunak (hizkuntza eta matematika) |
13 |
Ekintzaileentzat gune multifuntzionala |
14 |
Lanbide hastapeneko ikasleen integrazio sozio-laborala bideratzeko programa |
15 |
Tresna elektriko edo elektroniko, altzairuak… berreskuratu eta aprobetxatzeko ikastaroak bultzatu |
16 |
Elgeta, ubera eta bergarako san juan industriagunea jasotzen duen saneamendu sarea eraiki |
LANDA GARAPENA |
|
17 |
Lehen sektorea biziberritu agroekologia helburu izanik eta bertako kontsumoa sustatuta elikadura subirautzarant abiatuz |
18 |
Nekazaritzarako eskualde mailako "lur bankua" sortu |
19 |
Eskualdeko lehen sektorea bultzatzeko kanpainak |
20 |
Auzolanak egiteko lanabesak herritarren esku jartzea |
21 |
Baserritarren kooperatiba sortu |
22 |
Landa eremuetako auzoen errepide sarea txukundu eta hobetu |
23 |
Antzuola bergara lotu kolektore bitartez |
24 |
Landa eremuko adineko pertsonentzat laguntza |
TURISMOA |
|
25 |
Debagoieneko turismo eskaintza indartzeko proiektua |
26 |
Eskualdeko turismo eskaintza bateratua eskaintzeko bono elektronikoa sortu |
27 |
Ostalaritza establezimenduak elkartuta egoteko bideak edo laguntza eskeintzea |
28 |
Aldundiko bulegoa bailaran |
29 |
Formakuntza turistikoa |
|
|
BERDINTASUNA, PARTE HARTZEA, EUSKARA ETA GARAPENERAKO LANKIDETZA |
|
30 |
Etorkinen egoeraren azterketa |
31 |
Parekidetasuna bultzatzeko plana: hezkidetza, berdintasuna, indarkeri matxista, gizonen inplikazioa |
32 |
Eskualdeko memoria historikoaren azterketa genero ikuspegitik |
33 |
Memoria historikoaren interpretazio zentroa sustatu |
34 |
Ehko etorkizunean lagun dezakeen oroimen historikoaren ekimen sendoa, urteetara begirakoa |
35 |
Debagoieneko etorkinentzat harrera plana eta ekintzak garatzea |
36 |
Nepalekin elkartasuna eta kooperazioa
|
GIZARTE POLITIKA |
|
37 |
Mendekotasun egoeran dauden pertsonei arreta egokia emateko eskoriatzako egoitzaren egokitzapena (jose arana egoitza) |
38 |
Adizkizoak, osasun mentaleko arazoak, edota arazo bikoitza dituztenentzak eguneko zerbitzu okupazionala |
39 |
Eskualdean etxe tutelatu edo sozialak beharrizan bereziak dituztenentzat |
40 |
Dbl (dirusarrerak bermatzeko laguntza) eta agi kolektiboaren aktibazio programa |
41 |
Adin txikikoentzat zentroa |
42 |
Drogomenpekotasunaren kontrako prebentzio kanpainak martxan jarri |
43 |
Gizarte bazterketa pairatzen dutenentzako ekintza ezberdinak sustatu: denbora bankua, boluntariotza… |
44 |
Gizarte arloko elkarteen elkartaratzea bultzatu |
INGURUMENA |
|
45 |
Eskualdean energia berriztagarrien ezarpena erraztu burujabetza energetikorantz abiatuz |
46 |
Basoak jabetza publikora pasatu eta basogintza politika bioaniztasunerantz abiaraz |
47 |
Ingurumen naturalaren euskarazko materialak sortu |
48 |
Deba ibaia aisialdirako guneez egokitzea |
49 |
Guztion aisialdirako espazioak naturan |
50 |
Azpiegitura ezberdinak direla eta, eskualdean galdutako natur baliabideak berreskuratu |
51 |
Etxezarreta gunea balorean jarri biodibertsitateari eta natur kontserbazioa eginez |
52 |
Ubera Elgeta bergara tartean dagoen gunea berreskuratu |
53 |
Natur baliabideen sustapena |
|
|
KIROLA, KULTURA, GAZTERIA |
|
54 |
Aretxabaletako kuartel zaharra egokitzea gazteentzako zentro bat sortzeko |
55 |
Atxorrotzeko gaztelua bailarako ondare gisa berreskuratu |
56 |
Hezkuntza baliabideen gida |
57 |
Kultur jarduera ezberdinak: helduentzako ipuin zikloak |
58 |
Urkuluko “iraba” baserriaren erabilera berreskuratu eta sustatu |
59 |
Basotxoko eraikina egoitza moduan egokitzea ikasleentzat |
60 |
Debagoienako kultura eskaintza bateratu (cool tour debagoiena) |
61 |
Bailarako kultur ekintzak sustatu (artea, musika, antzerkia, historia…) |
62 |
Debagoieneko gabon parkea |
63 |
Eskualdeko gazteen topaketa |
64 |
Jolasleku estaliak |
65 |
Haurren haur parkeak eraldatzea beraien beharrak asetuz |
66 |
Aterpetxea bailaran |
67 |
Eskoriatzako igerilekua egokitu nagusi, haur eta aniztasun funtzionaleko taldeei |
68 |
Eskualde mailako kirol instalazioak berritzea eta mantentze lanen azterketa eta konponketa (elgetako futbito zelaia barne) |
69 |
Debagoiena herri hezitzailea |
70 |
Nagusi, ezindu eta edonori zuzendutako ibilbide osasuntsuak identifikatu, seinalizatu eta kanpaina egin (nordic walking ibilbideak barne) |
71 |
Skate park |
72 |
Padel pistak |
73 |
Eskaladako guneak txukundu, egokitu |
74 |
Antzuolako larruaren museoa martxan jarri eta eskualdeko turismo zirkuitoan sartu |
75 |
Intxortako gunea osatu |
76 |
Herri txikietako biztanleei kirol instalazioak prezio berean erabiltzeko aukera eman |
77 |
Dorletako santutegia turismorako egokitu eta erabili |
MUGIKORTASUNA ETA BIDE AZPIEGITURAK |
|
78 |
Elgeta eta bergara arteko errepide alboan bai oinezko zein bizikletarientzako ibilbide seguru bat edukitzea |
79 |
Errepideen konponketak |
80 |
Errepideetan informazio eta seinalizazio turistikoa jartzea |
81 |
Herritarrekin eskola bideak seguruak izatea |
82 |
Elgetatik asentzio eta karabieta aldera errepidearen aldamenean oinezko eta bizikletentzako bidea egitea. |
83 |
Eskualde osoa lotuko duen bidegorri sarea osatu eta baita inguruko eskualde eta Arabarekin loturak osatu |
85 |
Debagoiena bizikletan (alokairuzko bizikletak) |
86 |
Trenbide zaharrak berreskuratuz (vasco-navarro eta ferrocarriles vascongados) bide berdeen sarea osatu aisialdirako baliabide gisa prestatuz: aisialdi eremuekin, komunak, etab. |