'Pauso bi' saio berrian, magia eta blogak Interneten

Jon Berezibar 2015ko eka. 5a, 11:39

Telmo Trenado magoa eta Patrizia Vitelli blogaria izan dituzte gonbidatu bezala Interneti buruzko lehen saioan.

Pauso bi  saioa Mondragon Unibertsitateko Ikus-entzunezko Komunikazioa graduko ikasleek eginiko telebista saioa da. 4. mailako ikasleek burututako lana da, Telebista Saioa Proiektua izeneko materiaren barruan. Telebista saioa bakarra egin dute ikasle guztien artean, eta lauzpabost laguneko taldeetan osatuta, bakoitzak atal baten ardura hartu du. 

Pauso bi saioak Debagoienan bizi edo ikasten duten gazteen ofizio eta afizioak ezagutzeko parada eskaintzen digu. Atal bakoitzak gai orokor bat hartzen du ardatz, eta beronekin zerikusia duten bi gaztek euren afizio edota ofizioen gaineko esperientzia kontatzen digute, bai erreportajeen bidez eta baita platoko elkarrizketan.

Saioak ordu erdiko iraupena dauka eta ikasleek eginikoa da bere osotasunean. Grafismo lana Oihane Abrisketa ikasleari egokitu zaio, eta aurkezle lanetarako Jone Amonarrizek jaso du ikaskide guztien babesa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak