Oñatiko nagusien egoitzan eta eguneko zentroan, denetara, hiru motatako langileak daude: udal langileak, Eulen enpresakoak eta Samsic enpresakoak. Eulenek aurreakordioa sinatu du, eta, udalaren aldetik, Mikel Biain alkatea gertu azaldu da ere sinatzeko; baina Samsic enpresarekin oraindik ez da akordioa lortu. Samsic-eko 14 langilek dihardute eta horiendako greba deialdiak bere horretan jarraitzen du.
Arrasaten ere ez da akordioa lortu eta, horregatik, hango langileak ere greba egitera deituta daude astelehenetik aurrera.
Bergarako Mizpirualde egoitzako langileek lortu dute Eulen enpresak lan-hitzarmena izenpetzea.