Fagor Taldearen lehentasuna Etxetresna Elektrikoetako bazkideei irtenbidea ematea izan dela adierazi dute

Arantzazu Ezkibel Galdos 2015ko mai. 28a, 13:04
Fagor taldearen ohiko batzar nagusia.

Fagor taldeak ohiko batzar nagusia egin du gaur goizean Garaia berrikuntza gunean. 134  bazkide zeuden deituta batzarrera, taldeko zazpi kooperatibetako bazkideen ordezkari gisa. 2014 urteko lehentasuna, Fagor Etxetresna Elektrikoetako bazkideei irtenbidea ematea izan dela azaldu dute.

Ohiko batzar orokorra egin du Fagor taldeak gaur goizean. Zazpi kooperatibetako ordezkariak elkartu dira Garaian, eta batzarra gidatu dute Joxean Alustiza Fagor taldeko lehendakariak; Amaia Agirre idazkari orokorrak; Aitor Irure Kontseilu Orokorreko idazkariak; eta, Mikel Uribeetxeberria Kontseilu Orokorreko lehendakari ordeak.

Taldearen lehentasuna

Azaldu dute Fagor taldearen lehentasuna 2014an izan zela Etxetresna Elektrikoetako 1895 bazkideei irtenbidea ematea. Horren harira, "kooperatiba guztiek azaldu duten prestutasuna eta borondatea" nabarmendu dute. Eta gaineratu dute datozen urteotan denon "konpromisoa ezinbestekoa" izango dela auziari "behin betiko irtenbide integrala" emateko.
Fagor Taldean kokatzeak izan dira: behin betiko 137 bazkide birkokatu dituzte, eta behin behinean 551.

Datu ekonomikoak

Datuei begira jarrita, 2014ko salmentak 1.340 milioi euro izan ziren, eta emaitza ia 31 milioi eurotakoa. Inbertsioen datuei begira jarrita, esan behar da 57 milioi euro inbertitu zituela Fagor taldeak 2014ean.

Langileei dagokienez, Euskal Herrian 5.303 langile ditu Fagorrek eta kanpoan 3.737. Lantegiak, aldiz, gehiago ditu kanpoan: 27 lantegi ditu Euskal Herritik kanpo eta Euskal Herrian 19.

30 filial komertzialen bitartez, beste hainbeste merkatuei erantzuteko modua du Fagorrek gaur egun.

Fagorreko bazkide aktiboak 3.808 dira.

Zazpi kooperatibek bat eginda, "Debagoienaren garapen ekonomikoaren eta sozialaren konpromisoari" erantzuten diotela azaldu dute batzar orokorrean.

Erlazionatuak

Fagor Taldearen batzar orokorra

Arantzazu Ezkibel 2015 mai 28 Debagoiena

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak