Xterra Basque Country lasterketak, aurrera

Martxoan GOIENAK aurreratu moduan, ekainaren 21ean Xterra Basque Country kros triatloia edo mendiko triatloia egingo dute, eta Xterra  mundu-mailako zirkuitu entzutetsuan sartuko da. Oñatikoa estatuko iparraldean egingo den zirkuituko proba bakarra izango da. Guztira beste bost proba egingo dituzte 2015ean, eta gainera, Kros Triatloiko Euskadiko txapelketa ere izango da, dagokion distantzian; gehienez 500 triatletak parte hartu ahal izango dute, eta zabalik dago izenemate epea.

Proba konbinatu horretako lehenengo diziplina, igeriketa, Uribarri Ganboako urtegian egingo da, Landan. Ondoren, parte-hartzaileek mendiko bizikleta edo BTTa hartuko dute eta Arantzazuko Santutegira abiatuko dira. Bidean Elgeako mendilerroa eta Santutegi inguruko basoak zeharkatuko dituzte. Zirkuitu gogorra da eta zati tekniko dezente ditu. Arantzazura heldu ostean, kirolariek mendiko zapatilak jantzi eta Aloñako eta Aizkorriko mendilerroek osatzen duten gailurreriapeko zelaietara igoko dira. Urbiako baselizatik igarotakoan santutegira itzultzeko bidea hartuko dute, bertan amaituko baita proba.

Probak bi distantziatan izena emateko aukera eskaintzen du, PRO adituentzat eta OPEN hasi berrientzat, baita hiruko taldeetan izena emateko aukera ere.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.