Domina ugari ekarri dituzte Atama kenpo taldekoek Turkian jokatutako munduko txapelketatik

Arantzazu Ezkibel Galdos 2015ko mai. 7a, 12:28
Finisterra, Piñero, Carriet eta Izurrategi. Argazkia: Atama kenpo taldea.

Eskoriatzako Atama kenpo taldeko borrokalariak lan bikaina egin dute Turkiako Antalya herrian jokatutako munduko txapelketan. Rafa Carriet pozik dago egindakoarekin: "Uste baino hobeto ibili gara, batez ere defentsa pertsonaleko tekniketan".

David Finisterra, Ariane Piñero eta Joseba Izurrategi borrokalariak izan dira Turkian. Izurrategi munduko txapeldunordea izan da 90 kilo azpikoen mailan; eta, hirugarrena katan. Piñero hirugarrena izan da 55 kilo azpikoen mailan; eta, hirugarrena katan. Fisterra, aldiz, laugarren geratu da borrokan eta ez da podiumera igo

Taldeka, defentsa pertsonaleko tekniketan txapeldunordeak izan dira Finisterra, Piñero, Izurrategi eta Angel Ruiz. "Iazko txapeldunaren aurka galdu genuen finala, Errumaniaren aurka", dio Carrietek.

Munduko txapelduna

Bestalde, Angel Ruiz madrildarra –Carriet hautatzailearen gidaritzapean– munduko txapelduna izan da 75 kilo azpikoen mailan.

Aste bukaeran, Espainiako txapelketa

Aste bukaeran Las Rozasen jokatuko den Espainiako txapelketan izango dira: "Disfrutatzera joango gara", dio Carrietek.Izan ere, munduko txapelketa jokatzetik datoz, eta "nekatuta" daude borrokalariak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak