Kereila aurkeztuko du Aldundiak Eskoriatza-Arlabanen egindako "bidegabeko xahuketagatik"

Gipuzkoako Foru Aldundiarentzat "argi" dago "egin gabeko lanengatik ordaindu" zela. Kereila osoa 17,1 milioi eurokoa da, Eskoriatza-Arlaban zatiari dagozkionak eta, baita, bere garaian Arabako Aldundiari ordaindu zitzaizkionengatik. Txosten batek egin gabe daudela frogatu du, Aldundiak dioenez. Diru publikoaren xahutzea eta dokumentuen faltsuea leporatuko die Aldundiak 2011an lanen likidazio agiria sinatu zuten arduradun publikoei eta enpresen ordezkariei.

Eskoriatza-Arlaban tarteko lanen likidazioa 2011ko ekainean egin zuen Bidegiko Administrazio Kontseiluak eta 40,7 milioi eurokoa izan zen ordainketa. Ingeotyc ingeniaritza enpresari eskatutako txostenaren arabera, Aldundiak frogatutzat jotzen du "egindakoa baino askoz gehiago ordaindu" zela eta, aldi berean, egin gabeko lan batzuengatik ere ordaindu zela.

Kereilaren kopuru ekonomikoa osoa 17,1 milioi eurokoa da. 8,3 milioi dira ustez tarte osoan egin gabeko lanengatik eta 8,8 Arabako zatian egin gabekoengatik. Izan ere, zalantzan daude  Arabako lurretan ordaindutako lanak. Eskoriatza-Arlabaneko 1.300 metro Araban daude. Arabako Foru Aldundiak  bi urte lehenago ordaindu zituen lan horiek eta Bidegik 10,1 milioi euro ordaindu zizkion. Arabako tarte horri dagozkion lan batzuk ere ez ziren egin txostenaren arabera, 1,3 milioiko balioarekin eta, ondorioz,  8,8 milioi euroko lanak geratuko lirateke.

Hala, Gipuzkoako Foru Aldundiak Azpeitiko Epaitegian 17,1 milioi euroko kereila aurkeztuko du, "oraingoz", likidazio agiria sinatu zuten lau arduradunetatik hiruren aurka: Bidegiko orduko zuzendari teknikoa, Aldi Baterako Enpresa Batasuneko arduraduna eta Obra Zuzendaritzako arduraduna dira (laugarrena hilda dago). Gertatutakoa oso larritzat jotzen dute Aldunditik eta ez dute baztertzen ardura penal gehiago ere egotea. Dokumentuen faltsutzea ere salatuko dute.

Erlazionatuak

Bidegi auzian kereila zabaltzea onartu du Azpeitiko epaitegiak

Arrasate Eskoriatza

Gipuzkoako Foru Aldundiak ohar bidez adierazi duenez, "Bidegi auzian diru publikoko 13,6 milioi euro bidegabe xahutu izana" aztertzen ari da Azpeit...
Foru Aldundiak dio Bidegik 10 milioi euro ordaindu zituela AP-1en Arabak ordaindutako lanengatik

Eskoriatza

Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko eta Bide Azpiegituretako diputatu Larraitz Ugarte hedabideen aurrean agertu da gaur. Salatu du Bidegik 10...

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.