EAJk dio Gipuzkoako Diputazioa Hauteskunde kanpainan "eztabaida faltsu" bat sortzen ari dela

Eider Mendoza EAJren batzarkideak egin ditu adierazpenak Larratz Ugarteri erantzuteko.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren bozeramaile Larraitz Ugartek AP-1eko Eskoriatza-Arlaban zatiaren ustezko gain ordainketaren gainean esandakoei erantzun die EAJk. Eta AP-1 autobidearen likidazioaren gainean dio, likidazio horiek "beti oinarritu" direla txosten teknikoetan, "salbuespenik gabe".

"Ez da inoiz zegokiona baino gehiago ordaindu. Eta horrela ziurtatu dute obra zuzendaritzek, bai barrukoek, bai kanpokoek. Likidazio proposamenak beti izan dira erabaki teknikoak" dio EAJk.  

Bestalde, EAJk leporatu dio Gipuzkoako Foru Aldundiari arerio politikoaren aurka egiteko erabiltzea erakundea. "EH Bildu Foru Aldundiaren bozeramaileaz baliatzen ari da epeak kudeatzeko eta hauteskunde kanpainan eztabaida faltsu bat inposatzeko".

"Edozer gauza EAJren aurka egiteko"

EAJren esanetan, EH Bilduk lau urte eman ditu Foru Aldundian eta "helburu bakarra" izan du, "edozer gauza bilatzea EAJren kudeaketaren aurka" egiteko. Baina, EAJren ustez, "ez du ezer aurkitu" eta, beraz, "porrot egin" duenez, "beste salaketa faltsu" bat egin du.

"Eztabaida faltsua" hauteskunde kanpainan

EAJk dio EH Bilduk bere nahierara "asmatu" duela errealitatea. "Eta pixkanaka saiatzen ari da: lehenengo saiakera bertan behera utzi genuen, nahiz eta ikerketa batzordean denbora laburra izan genuen. Behin salaketa faltsua bertan behera utzita, EH Bilduk estrategia gehiago landu du. Eztabaida faltsua inposatu nahi digute hauteskunde kanpainan eta, gainera, baldintzak ez dira berdinak".

Horren harira, EAJk uste du, ezker abertzaleak "kudeatzeko gaitasun eza ezkutatu" nahi duela EAJ erasotzen. Eta helburu bakarra duela: "arerio politikoari ospea kentzea eta ahultzea eta, horretarako, liskarra bilatzea; izan ere ezker abertzalea  jarrera hori hartuta eroso sentitzen da".

Erlazionatuak

Foru Aldundiak dio Bidegik 10 milioi euro ordaindu zituela AP-1en Arabak ordaindutako lanengatik

Eskoriatza

Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko eta Bide Azpiegituretako diputatu Larraitz Ugarte hedabideen aurrean agertu da gaur. Salatu du Bidegik 10...

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.