Aretxabaletako Saria jokatu dute txirrindulari gaztetxoek aste bukaeran

Txirrindulari benjaminek, kimuek eta haurrek Aretxabaletako Saria jokatu zuten zapatu arratsaldean, eta bertan izan ziren Dorletako Ama txirrindulari eskolako kideak ere. Benjaminen artean zortzi kidek jardun zuten norgehiagokan, kimuen kategorian 35ek eta haurren artean 36k.

Benjaminen artean Dorletako Ama eskolako Gari Arexolaleibak jardun zuen norgehiagokan beste zazpirekin batera.

Kimuetan 35 lagunek jardun zuten, horien artean Dorletako Ama eskolako honakoak: Julen Alcalde, Imanol Astondoa, Ion de la Varga, Enaitz Garai, Jon Otxoa, Urko Perez, Aner Uribesalgo eta Eneko Fernandez. Txapelduna izan zen Aimar Erostarbe eta haren atzetik sartu ziren: Aitor Altube eta Nicolas Alustiza. Dorletako Ama eskolakoen artean lehenengoa izan zen Enaitz Garai.

Haur-kategorian lehenengoa Mikel Orbea

Haurren artean 36 partaide izan ziren, horien artean Dorletako Ama eskolako honakoak: Garazi Estevez, Gari Asruaga, Jokin Blanco, Koldo Zubia, Unax Sanchez, Oihan Uroz eta Martin Abarrategi. Txapelduna izan zen Mikel Berasategi eta haren atzetik sartu ziren: Mikel Orbea eta Aitor Tatiegi. Dorletako Ama eskolakoen artean lehenengoa izan zen Koldo Zubia.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.