Kateak behar dira Kruzetan

Jon Berezibar 2015ko mar. 23a, 09:45

Udaberriak elurra ekarri du eta mendi gainetan ez ezik herri edo auzo garaienetan eta hainbat mendatetan elurra ari du. Hala, Kruzetan kateak behar dira gidatzeko eta kamioiendako itxita dago. Gainerako mendate guztiak zabalik daude, baina kontuz gidatzea eskatu du Segurtasun sailak, Leintz Gatzagan, Arlabanen, Udanan eta Deskargan.

Iragarpena
Abisu horia ezarri du gaurko Segurtasun Sailak elurrarengatik, gauerdira arte. Arratsalderako 800 eta 1.000 metro artean kokatuko da elur-maila. Euri kopuru handiena eguerdira bitartean botako du eta arratsaldean arinagoak izango dira zaparradak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak