Kursaalen Marseillako Ballet Nazionala ikusteko autobusa egongo da Arrasatetik, Bergaratik eta Antzuolatik

Jon Berezibar 2015ko mar. 17a, 15:19

Apirilaren 20an Donostiako Kursaal auditorioan Marseillako Ballet Nazionalaren Orfeo eta Euridize ikuskizunera joateko autobusak egongo dira, Kursaal eskura izeneko ekimenari esker. Sarrerak ikusleek euren aldetik erosi behar dituzte eta ondoren dagokion udaletxean autobuserako lekua hartu. Langabeek eta 30 urtetik beherakoek sarrerak 3 eurotan eskuratu ahalko dituzte.

Frantziako dantza konpainia nagusietako bat da Marseillakoa eta Orfeo eta Euridizeren tragedia klasikoaren irakurketa berezia ekarriko du, Frédéric Flamand zuzendariaren eskutik, kantua eta dantza ezkontzen dituena.

Interesa dutenek sarrera Internet bidez erosi behar dute Kursaal Elklargune-an eta gero autobusaren erreserba egin. Autobusa 18:00etan irtengo da Antzuolatik (Sagasti kalea), 18:20ean Arrasatetik (Garibai) eta 18:35ean Bergaratik (Ibargarai). Langabe eta 30 urtetik beherakoek Ordu gaztea delako ekimenari esker 3 euro besterik ez dute ordainduko sarrerarengatik. Horretarako sarrera erreserbatu egin behar da aurretiaz eta autobusa ere eskatu. Ikuskizunaren egunean bertan leihatilan adina ala egoera egiaztatuta, libre dauden jarlekuak esleituko zaizkie modalitate honetako ikusleei. 

Izenematea apirilaren 15ean amaituko da. 

Erreserbak egiteko, udaletxeetako kontaktu bideak:

Antzuola: 943 76 62 46 / kultura@antzuola.net
Arrasate: 943  25 20 00 / kultura@arrasate-mondragon.net
Bergara: 943 77 91 59 / kultura@bergara.net 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak