"Zapalkuntzan eta esplotazioan oinarritutako ereduak porrot egin du. Ezberdintasun sozial, ekonomiko, edo generokoak areagotzeak krisi sistemiko integrala eragin du. Ikusi bezala, ondorioak oso larriak dira arlo eta atal ezberdinetan. Horren erakusle gordinak dira langabeziaren eta pobreziaren datuak eta horien ondorioz, desberdintasun ekonomikoaren areagotzea: aberatsak gero eta aberatsago eta pobreak gero eta pobreago dira", dio EH Bilduko ordezkari Ibai Redondok.
"Tokiko garapenaren filosofiarekin"
Gauzak horrela, egoera horretatik ateratzeko, EH Bildun argi dute "Euskal Herriaren ehun sozial eta produktiboa gaurdanik eraldatu" behar dela; eta diote "tokiko garapenaren filosofiarekin eraldatuko" dutela "errotik" ehun produktiboa. Azpimarratu dute, baita ere, "zuzenean industriak egun
dituen erronkei heldu" behar dietela. Eta ildo horretan, Bergaeako Candyrekin Gipuzkoako diputazioak, Bergarako Udalak, sindikatuak eta langileek egiten diharduten lana jarri dute adibide modura.
Industriaz gainera, energia ere estrategikotzat du EH Bilduk. Hain zuzen, "energia berriztagarrien bidea urratzen jarraituko" dutela ere azpimarratu dute.