Ekintzailetasun soziala sustatzeko Udalak hazitegia abiaraziko du

Bergarako historiari erreparatuz gero, argi ikus daiteke ekintzailetasuna eta formazioa herriaren bi ezaugarri izan direla. Krisiak gizartea kolpatu duen une honetan, etorkizuna eraikitzeko molde berriak behar dira. Udalak ere ekonomia sustatzeko korronte berri honekin bat egiten du; horregatik, kokatuko du Laboratorium museoan ekintzailetasuna sustatzeko programa.

Herriko gazteak edo ikasketadun langabeak maiatzean eta ekainean gune horretan batu eta formazioa, hausnarketa eta proiektugintza uztartzea da egitasmoaren xedea. Betiere, aurrera begira, ekimen eta negozio aukera berriak lantzeko. Parte hartzaileek Lanki ikertegia eta Olatu Koop izango dituzte bidelagun.

Hazi eta formatu

Ekintzailetasuna sustatzeko proiektua izateaz gain, tokiko garapenaren paradigma barneratzeko tokia izango da. Horretarako, formazioaz gain, programak hazitegia eta bateratze saioak izango ditu.
Bi hilabeteko iraupena izango duen ekintzailetasun programa bukatzean, ikasketaren ziurtagiria jasoko dute ikasleek, Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak sinatuta.

Informazio saio irekia

Ekintzailetasun hazitegi horri buruzko informazioa jaso nahi dutenek  608 71 07 64 telefono zenbakira dei dezakete. Horrez gain, martxoaren 23an informazio saio irekia egingo dute Errekalde jauregian, 18:30ean.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.