Euskararen eta Amerikako hizkuntza indiginen ikasbideak jaso ditu Garabidek dokumentalean

Berbetan jarri dituzte Amerikako jatorrizko 7 hizkuntza komunitatetako 14 lagun euren hizkuntzaz eta euskararengandik ikas dezaketenaz. Kitxua, aimara ala, besteak beste, maputxe hizkuntzen egoeraz, komunitateaz eta transmisioaz dihardute elkarrizketatuek. Beltzean mintzo: Ameriketako jatorrizko hizkuntzen arnasaz filma gaur 18:00etan erakutsiko dute Eskoriatzako Zaldibarren.

Garabide elkarteak Amerikako hizkuntza indigenak eta euskara parez pare jarri ditu elkarren esperientzietatik batu daitezkeen gogoeten bila. Beltzean mintzo dokumentalean Hego eta Erdialdeko Amerikako 7 jatorrizko hizkuntza handienen (kitxua, nasa, nahuatl, kaqchiquel, aimara, maputxe eta maia yukateka) hiztunak jarri dituzte kameraren aurrean euren hizkuntzen transmisioaz, galeraz eta balioaz hitz egiten. Hezkuntza sisteman, hizkuntzaren modernizazioan ala alfabetizazioan euskaldunen esperientziatik jaso litezkeen ikasbideak ere lantzen dira dokumentalean.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.