Horrekin batera, Larraitz Ugarteri leporatu dio "informazioa ezkutatzea", bai langileei, bai Batzar Nagusiei, ez delako gai izan, bere hitzetan, "legealdi osoan egin behar izan duen obra handi bakarra kudeatzeko".
Batzar Nagusietan azalpenak emateko eskaera
Azkenik, EAJren batzarkideak jakinarazi du bere alderdiak Batzar Nagusietan azalpenak emateko eskatu diola Larraitz Ugarteri, eta baita idatzizko informazioa emateko ere: obra gelditzeari buruz, kontratua desegiteak izango duen kostuari buruz, aurkeztutako eta egindako aldaketei buruz, eta azkenean obrak izan dezakeen kostuari buruz.